Urtebete batean, inbertsio arduratsuak aurrerapen izugarria egin du munduan. Likidezia, errentagarritasuna eta arriskua ez dira gehiago inbertsio bat egiterakoan kontuan hartu behar diren faktore bakarrak. Gaur egun, inbertsio errentagarriak ez ezik, inbertsioen munduak inbertsio arduratsuak ere eskatzen ditu, eta horrek eskatzen du irizpide jasangarriak txertatzea erabakiak hartzeko prozesuetan. Bilbok Biscay ESG Global Summitaren bigarren edizioa hartuko du ekainaren 11 eta 12an; bertan, ESG irizpideak (ingurumena, gizarte eta gobernantza, ingelesezko siglen arabera) eztabaidatuko dira sozialki arduratsua den inbertsioaren eremuan. Goi bilera hasteko, automobilgintza egongo da aztergai: e-car eta ESG irizpideak sektore horretan aplikatuta.
Deskargatu